Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

SAN MARTIN
Iraurgi Ikastetxeak eta San Martin Egoitzak 2008-2009 ikasturtean proiektu bat jarri genuen abian. Ikastetxeak eta egoitzak betidanik izan dugu gertuko harremana eta, ekintza bateratu batzuk beti egin izan ditugu. Ekintza hauei,ordea, nolabaiteko forma eman nahian proiektu batean barneratzea erabaki zen, GIZALDI ARTEKO PROIEKTUA hain zuzen ere.
iraurgi-san-martin-egoitza-03
iraurgi-san-martin-egoitza-02
“Zergatik gizaldi arteko proiektu bat?”

Gaur egungo gizarteak eta honek dituen arazoak ez dira lagungarriak gizaldien arteko harreman egoki bat bultzatzeko. Honez gain, esan behar dugu gabezi honek ez duela asko laguntzen norbere garapenean ezta garapen historikoan ere.

Adineko pertsonak auto-estimu baxu eta bakardade handiarekin sentitzen direla jabetuta eta, gazteek ezagutza kulturala eta historikoa galtzeko arriskua dagoela ikusten dugunez, proiektuaren izenak adierazten duen moduan gizaldi arteko egitasmoa aurrera daramagu 2008-2009 ikasturtetik.

Kooperazioa da proiektuaren oinarri nagusia eta, hainbat arrazoi direla eta aukeratu zen proiektua.

Adineko pertsonei dagokionez beraien ezagutza eta esperientziak ondoren datozenei azaltzeak, horrek beraiengan baliagarritasun sentimendua sortzea lortu duelako. Ikasleei dagokionez berriz ezagutza eta esperientzia berriak jasotzea eta ekintza desberdinak egitea.

Alabaina proiektu honekin harreman berezi bat sortu nahi da, non onuradunak adineko pertsonak ez ezik ikasleak ere izango diren.

Zein helburu ditu gizaldi arteko programak?

Belaunaldi desberdinen, ikasle eta aiton-amonen, arteko harremanak indartzea eta aldi berean parte hartzaile guztientzat onurak lortzea da. Hala nola;

  • Partaide diren ikasle eta adindunentzat gizarte rol berriak eta ikuspuntu berriak ezartzea.
  • Jarraikakoak ez diren eta famili loturarik ez duten bi belaunaldiren parte hartzea.
  • Belaunaldi zahar eta gazteen arteko ezagutza eta elkar-ulertzea bultzatzea, baita bien auto-estimua hobetzea ere.
  • Egoitzen zergatia ikustea.
  • Ikasleen nortasuna aberastea baloreak zainduz eta errespetatzen ikasiz.
  • Hitz egiten, jolasten eta entzuten ikastea.

    iraurgi logoa

    © Iraurgi Ikastetxea
    Lege oharra

    Sare Sozialak
    berdintasuna-inklusioa
    Berdintasuna eta inklusioa
    logoa-iraurgi-ikastetxea
    Pribatasun politika

    Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

    Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

    Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

    Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.