Inicio Calidad

logo-iraurgi-01      Logo-Kristau-Eskola     Urrezkoa-eusk-gazt-2013    Qs 2013 PLATA

 

 

IRAURGI IKASTETXEA - CALIDAD

Iraurgi-Ikastetxea-Kalitatea02

2014ko ekainean Eusko Jaurlaritzak bi sari aitortu zizkion kudeaketaren alorrean Iraurgi Ikastetxeari. Batetik, Q saria, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak etengabeko hobekuntzan ari diren enpresa eta erakundeei aitortzen dien kalitatearen saria. Eta bestetik, Bikain saria, hau ere, Eusko Jaurlaritzako Euskalit Fundazioak emana, baina kasu honetan, Euskararen kudeaketa, presentzia eta erabilera sarituz. “Iraurgi ikastetxea osatzen dugun guztion lanaren emaitza izan da, kudeaketa-sistema eta metodologia pedagogiko berritzaileak jarri ditugu martxan azken urteotan, eta oso gustura gaude kalitatearen alde egin dugun apustu sendo hau bere fruituak ematen ari delako. Eskaintzen ari garen kalitatezko hezkuntzaren aitorpenak dira bi sari hauek” adierazi zuen Maje Agirrek, Iraurgiko zuzendari pedagogikoak. Hala ere, etengabeko garapenaren bidean pausu batzuk bakarrik izan ziren bi sari hauek, eta hemendik aurrera ere hobekuntzaren eta berrikuntzaren bidean are indartsuago jarraitzeko grina emango dietela bi aitorpen hauek.

SARIEN XEHETASUNAK

Iraurgi-Ikastetxea-Kalitatea01

Kalitatearen Q saria, European Foundation for Quality Management (EFQM) 2010eko Bikaintasun ereduan oinarritzen da, eta eredu honek finkatzen dituen ebaluaziorako eta puntuaziorako sistemak jarraitzen ditu. Horretarako, sarira aurkeztu den erakunde edo enpresaren hainbat arlo ebaluatzen dira: lidergoa, estrategiak, pertsonak, eskainitako zerbitzuak, lortutako emaitzak (bezeroetan, pertsonetan, gizartean…), baliabideak… Hau guztia ebaluatu ondoren, Iraurgi Ikastetxeari Kalitatearen Zilarrezko Q saria aitortu diote ebaluatzaileek.

Bikain saria berriz, Eusko Jaurlaritzak aitortzen duen ziurtagiri ofiziala da. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek -Bikaintasunerako Euskal Fundazioak- elkarlanean sortua da Bikain. Hau lortzeko, sarira aurkezten den erakundean, euskararen presentzia zenbatekoa den, erabilera norainokoa den eta kudeaketa nolakoa den egiaztatzen dira. Ebaluazioa egiteko, Erreferentzia Marko Estandarraren lau ardatz nagusi ebaluatzen dira, hau da, erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntzaren kudeaketa. Hori guztia aztertu ondoren, Iraurgi ikastetxeari Euskararen Kalitatearen Urrezko saria aitortu diote ebaluatzaileek.

Contacta con nosotros

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfno: 943 81 02 10

Suscribete a las noticias del colegio

Inicio Calidad