Zentzuaren garapena

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

ZENTZUAREN GARAPENA, MINDFULNESSari

Arreta osoa, gure egunerokotasunean lasaitasunez eta modu kontziente batean bizitzerko jarrera da.

Bere helburu nagusienetako bat, gure bizitzan automatismoak ezagutzera eraman eta aldaketak eta hobekuntzak bultzatzea da.

Arreta ososa praktikan jartzearen ondorioak ugariak dira eta guztiz frogatuta daude:
Bere helburu nagusienetako bat automatismoak ezagutzera eraman eta aldaketak eta hobekuntzak bultzatzea da gure bizitzan.

Arreta osoa praktikan jartzearen ondorioak ugariak dira eta guztiz frogatuta daude:

  • Kontzentrazioa bultzatzea.
  • Automatismoak gutxitu.
  • Pentsamenduen, emozioen eta jarreren kontrola hobetzea.
  • Unean-uneko momentuez gozatzea.
  • Osasun hobekuntzak: erlaxazioa, arnasketa, presio arteriala erregulatzea, sistema immunitarioa indartzea …
  • Maila neurobiologikoan aldaketa positiboak.

Arreta osoa bizitzaren aurrean izan dezakegun jarrera da eta ez da lortzen erlaxazio teknika soilen bitartez, nahiz eta teknika ezberdinen erabilpena lagungarri izan gure bizitzan jarrera hori izateko bideak jorratzeko. Meditazio teknikak ugariak bezain anitzak dira. Mindfulness edo Arreta osoan oinarritutako meditazioak oso teknika errazak erabiltzen ditu, geure ekintzez jabetzea bideratzen dutenak. Oinarrizko tekniken artean arnasketa kontzientea dago, barneko lasaitasuna eta auto-kontrolerako mesedegarri direnak. Horretaz gain bestelakoak ere erabiltzen dira: meditazioa ibiliaz, gorputzaren azterketa eta eguneroko bizitzan arreta osoaz bizitzen lagunduko diguten beste batzuk.

Arreta osoaren arloan ikerketak egiten dituztenak beste bi ideia lantzen dituzte, aurrez aipatutako teknikekin guztiz lotuta daudenak:

  • Eguneroko bizitzan topatzen ditugun gauza txikienez ere gozatzen (savouring) jakiteak duen garrantzia, gozamenean sakonduz eta egoera luzatuz.
  • Bizitzaren bideari oztoporik jarri gabe, geure burua eramaten utzi (flow), uneaz gozatuz eta esfortzu handirik gabe gozamena lortuz.
    Arreta osoa lantzea aukera ezin hobea da gure bizitzara jabegotasuna eta lasaitasuna ekartzeko. Arlo honek aukera kontaezinak eskaintzen dizkigula eta altxor baten aurrean gaudela onartu beharra daukagu aldez aurretik. Bide honetatik egiten dugun guztiak, egunerokotasunean altxor txikiak topatzeko bideak irekiko dizkigu.

MINDFULNESSa PRAKTIKAN IRAURGIN:
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/3055644/bideoa-hezkuntzan-erabiltzen-den-metodoa-mindfulness/

 

 

Tutoretza eta orientazio pertsonalizatua

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

Tutoretza eta orientazio pertsonalizatua

Pentsamenduaren kultura

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

PENTSAMENDUAREN KULTURA: PENTSAMENDUA GURE IRAKASKUNTZAREN OINARRIA

Teknologia adimendunek gure bizitzan eragina izan dezakete, baina adimen hori ez dagokio makinari, erabiltzaile arrazionala da teknologia hauek ikusgai egiten duena. (David Perkins)

Interneterako momenturoko sarbideak, ikaskuntza aukera berriak sortzearekin batera mende honetako hezitzaileentzat erronka suposatzen du. Erronkarik handiena ordea ez datza ikasleei teknologia berriak nola erabili irakastean, teknologiak erabiltzen diharduten bitartean trebetasunez pentsatzen irakastean baizik. (Robert Swartz)

David Perskins-ek bere “un aula para pensar” liburuan aipatzen du pentsatzen irakastearen helburua “ikasleak etorkizunean arazoei irtenbidea modu eraginkor batean aurkitu, ondo hausnartutako erabakiak hartu eta ikaskuntza prozesuaz bizi osoan gozatzeko prestatzea” dela.

Nola sortu gelan pentsamenduaren kultura?

Sarritan hitz egiten da pentsamenduaren gaitasunen inguruan, baina gaitasuna barneratuta izateak ez du ziurtatzen gaitasun horren erabilera. Gaitasun horiek eguneroko portaeran txertatu daitezen, garrantzia eta babesa ematen zaien eremuan landu behar dira. Ikasgela eremu aproposa da horretarako; bertan, ikasle guztien parte hartzearekin pentsamendua eta ikaskuntza esperientziak sustatu eta barneratzea laguntzen dugularik.

Ikastetxe batean pentsamenduaren kultura finkatuta dagoela esateko, honakoak behar dira:

•    EGOERA SORTU ETA DENBORA EMAN
•    PENTSAMENDUA IRUDIKATU
•    OHIKO BIHURTU ETA EGUNEROKOTASUNEAN TXERTATU

Project Zero-ko (ikerketa proiektu anitzez osaturiko Harvard-eko Hezkuntza Eskolako “Hezkuntza Ikertzaile Taldea”) ikertzaileek diote, ikasgelan pentsamenduaren kultura sustatzeko ezinbesteko 8 baldintza daudela:

•    Denbora: Pentsatzeko denbora eskainiz
•    Aukerak: Ikasleak motibatu eta pentsamenduaren prozesuan murgilduko dituen adibide errealak partekatuz
•    Ohitura eta Egitura: Ikasleen pentsamendua bideratuz
•    Lengoaia: Pentsamenduaren lengoaia erabiliz
•    Ereduen sormena: Pentsalari eredugarri baten adibidea erakutsiz
•    Erlazioak: Ikasleen ekarpenak errespetatu eta baloratuz

Proiektu bidezko ikasketa prozesua

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKETA-PROZESUA

ZERGATIK LAN EGIN PROIEKTUEN BIDEZ?

  • Esperimentatuz ikaskuntzak barneratzen direlako.
  • Ikasleen iritziak, interesak, jakinminak…..aintzakotzat hartzen dituelako.
  • Norberaren gaitasun desberdinak kontuan hartzen dituelako.
  • Erantzunkizun eta konpromezu pertsonalak hartzeko.
  • Lankidetzan jarduteko ahalmena eta jarrera sustatzen dituelako.
  • Adostasunera heltzen ikasteko.

Lan Kooperatiboa

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

IKASKETA KOOPERATIBOA

IKASI KOOPERATZEN eta KOOPERATUZ IKASI

LELO NAGUSIA

"Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi".

TALDEEN OSAKETA

Talde heterogeneoak osatzeko, gelako ikasleak hiru azpitaldetan banatu behar dira:

Laguntzeko gaitasun handiena dutenak. Taldeko gainerako ikasleak. Laguntza gehien behar dutenak.
● ● ● ● ● ● ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ▲ ▲ ▲ ▲ ▲ ▲
flechas
■ ■

 

ESKU-HARTZE EREMUAK

A. TALDE-KOHESIOA

     Metodologia hau martxan jartzeko, ezinbesteko gauza da ikasleak elkar ezagutzea. Hau lantzeko dinamika eta jarduera ugari daude: Motxila ibiltaria, Laguntxoen kaxa, Elur-bola, Izenen katea... Tutoretzako programa barruan ere badauzkagu talde-kohesioa lantzeko dinamikak. Batez ere, hasieran landu beharreko atala da hau, baina taldean arazoak sortzen direnean ere erabiliko ditugu dinamika hauek.

B. TALDE-LANA BALIABIDE GISA

     Edukiak bereganatzeko modurik egokiena talde-lana izan ohi da. Horretarako, egitura edo ariketa mota ugari daude. Erabilienak honako hauek dira:

  • “1-2-4”egitura.
  • Orri birakaria.
  • Irakurketa partekatua.


C. TALDE-LANA EDUKI GISA

  • Komunitate eta talde-kontzientzia hartzea ezinbestekoa da.
  • Talde-lanean hasi aurretik, taldean lana egiten irakatsi beharko zaie.
  • Taldeko arauak ongi ezagutu behar dituzte ikasleek.
  • Taldearen helburuak garbi azaldu behar zaizkie, eta hauek bateratuak edo komunak izan behar dute. Helburua, ikastea eta elkarri ikasten laguntzea da.
  • Taldearen nortasuna areagotzeko taldeari izena jarriko diogu edo logotipo bat sortuko dugu talde bakoitzarentzat.
  • Talde txikietan lan eginez hainbat gizarte trebezia garatzen dira eta hauek landu beharko dira.
  • Euren akatsak aurkitu eta guztien artean zuzentzen ikasi beharko dute.


Bestalde, taldekide bakoitzak bere rola izango du, eta bakoitzak bere rolaren eginbeharrak zein diren ongi ulertu beharko du:

KARGUAZEREGINAK ETA ERANTZUNKIZUNAK
Koordinatzailea Jarduerak moderatuko ditu: erabilitako egituraren urratsak jarraitzen direla egiaztatuko du. Taldearen bozeramailea da.
Idazkaria Ahotsaren tonua kontrolatuko du. Taldeko oharrak jasotzen ditu idatziz.
Laguntzailea Behar duenari laguntza emango dio. Horretaz gain, taldeko kideren bat falta bada bere kargua beteko du.
Materialaren arduraduna Taldeko materiala zainduko du. Horretaz gain, taldean denbora alferrik ez dela galtzen ziurtatuko du.


Proiektuaren arduradunak: Itziar Larrañaga, Anabel Alonso eta Aitor Bidezabal