Lan Kooperatiboa

dekagonoa Pentsamendua-kultura Proiektu-bidezkoa LanKooperatiboa eleaniztasuna ikt estimulazio-goiztiarra ekintza-osagarriak Zentzuaren-Garapena herria-natura-konpromisoa tutoretza-orientazioa

IKASKETA KOOPERATIBOA

IKASI KOOPERATZEN eta KOOPERATUZ IKASI

LELO NAGUSIA

"Ikasteko kooperatu, kooperatzen ikasi".

TALDEEN OSAKETA

Talde heterogeneoak osatzeko, gelako ikasleak hiru azpitaldetan banatu behar dira:

Laguntzeko gaitasun handiena dutenak. Taldeko gainerako ikasleak. Laguntza gehien behar dutenak.
● ● ● ● ● ● ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ■ ▲ ▲ ▲ ▲ ▲ ▲
flechas
■ ■

 

ESKU-HARTZE EREMUAK

A. TALDE-KOHESIOA

     Metodologia hau martxan jartzeko, ezinbesteko gauza da ikasleak elkar ezagutzea. Hau lantzeko dinamika eta jarduera ugari daude: Motxila ibiltaria, Laguntxoen kaxa, Elur-bola, Izenen katea... Tutoretzako programa barruan ere badauzkagu talde-kohesioa lantzeko dinamikak. Batez ere, hasieran landu beharreko atala da hau, baina taldean arazoak sortzen direnean ere erabiliko ditugu dinamika hauek.

B. TALDE-LANA BALIABIDE GISA

     Edukiak bereganatzeko modurik egokiena talde-lana izan ohi da. Horretarako, egitura edo ariketa mota ugari daude. Erabilienak honako hauek dira:


C. TALDE-LANA EDUKI GISA


Bestalde, taldekide bakoitzak bere rola izango du, eta bakoitzak bere rolaren eginbeharrak zein diren ongi ulertu beharko du:

KARGUAZEREGINAK ETA ERANTZUNKIZUNAK
Koordinatzailea Jarduerak moderatuko ditu: erabilitako egituraren urratsak jarraitzen direla egiaztatuko du. Taldearen bozeramailea da.
Idazkaria Ahotsaren tonua kontrolatuko du. Taldeko oharrak jasotzen ditu idatziz.
Laguntzailea Behar duenari laguntza emango dio. Horretaz gain, taldeko kideren bat falta bada bere kargua beteko du.
Materialaren arduraduna Taldeko materiala zainduko du. Horretaz gain, taldean denbora alferrik ez dela galtzen ziurtatuko du.


Proiektuaren arduradunak: Itziar Larrañaga, Anabel Alonso eta Aitor Bidezabal