Zentzuaren garapena
- Detalles
- Categoría: Hezkuntza
ZENTZUAREN GARAPENA, MINDFULNESSari
Arreta osoa, gure egunerokotasunean lasaitasunez eta modu kontziente batean bizitzerko jarrera da.
Bere helburu nagusienetako bat, gure bizitzan automatismoak ezagutzera eraman eta aldaketak eta hobekuntzak bultzatzea da.
Arreta ososa praktikan jartzearen ondorioak ugariak dira eta guztiz frogatuta daude:
Bere helburu nagusienetako bat automatismoak ezagutzera eraman eta aldaketak eta hobekuntzak bultzatzea da gure bizitzan.
Arreta osoa praktikan jartzearen ondorioak ugariak dira eta guztiz frogatuta daude:
- Kontzentrazioa bultzatzea.
- Automatismoak gutxitu.
- Pentsamenduen, emozioen eta jarreren kontrola hobetzea.
- Unean-uneko momentuez gozatzea.
- Osasun hobekuntzak: erlaxazioa, arnasketa, presio arteriala erregulatzea, sistema immunitarioa indartzea …
- Maila neurobiologikoan aldaketa positiboak.
Arreta osoa bizitzaren aurrean izan dezakegun jarrera da eta ez da lortzen erlaxazio teknika soilen bitartez, nahiz eta teknika ezberdinen erabilpena lagungarri izan gure bizitzan jarrera hori izateko bideak jorratzeko. Meditazio teknikak ugariak bezain anitzak dira. Mindfulness edo Arreta osoan oinarritutako meditazioak oso teknika errazak erabiltzen ditu, geure ekintzez jabetzea bideratzen dutenak. Oinarrizko tekniken artean arnasketa kontzientea dago, barneko lasaitasuna eta auto-kontrolerako mesedegarri direnak. Horretaz gain bestelakoak ere erabiltzen dira: meditazioa ibiliaz, gorputzaren azterketa eta eguneroko bizitzan arreta osoaz bizitzen lagunduko diguten beste batzuk.
Arreta osoaren arloan ikerketak egiten dituztenak beste bi ideia lantzen dituzte, aurrez aipatutako teknikekin guztiz lotuta daudenak:
- Eguneroko bizitzan topatzen ditugun gauza txikienez ere gozatzen (savouring) jakiteak duen garrantzia, gozamenean sakonduz eta egoera luzatuz.
- Bizitzaren bideari oztoporik jarri gabe, geure burua eramaten utzi (flow), uneaz gozatuz eta esfortzu handirik gabe gozamena lortuz.
Arreta osoa lantzea aukera ezin hobea da gure bizitzara jabegotasuna eta lasaitasuna ekartzeko. Arlo honek aukera kontaezinak eskaintzen dizkigula eta altxor baten aurrean gaudela onartu beharra daukagu aldez aurretik. Bide honetatik egiten dugun guztiak, egunerokotasunean altxor txikiak topatzeko bideak irekiko dizkigu.
MINDFULNESSa PRAKTIKAN IRAURGIN:
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/3055644/bideoa-hezkuntzan-erabiltzen-den-metodoa-mindfulness/