INAUTERIETAKO ARGAZKIAK IKUSGAI
Inauterietako argazkiak ikusgai daude albiste honetan nahiz argazki bilduman.
DINAMOAN IKUS ENTZUNEZKO LANAK SORTZEN
Elkarlana beti da aberasgarria, eta are aberasgarriagoa da eskura ditugun baliabideak erabili eta zerbait ikasteko baliatzen bada. Ikus Entzutezko Kultura ikasgaiko ikasleak, esaterako, buru-belarri dabiltza lanean: Dinamoak eskaintzen dizkien azpiegitura eta baliabideak aprobetxatuz, ikus-entzunezko lanak sortzen hasiak dira dagoeneko.
Oraindik denbora beharko dute azken emaitza osatu eta txukuntzeko, baina nork daki, baliteke esperientzia honi esker zinema zuzendariren bat sortzea ikastetxean!
BATXILERGOKO GURASOENTZAT ORIENTAZIO-BILERAK
Otsailak 21an, 18:00etan, Etxe Alaiko eraikinean, Batxilergoko 2. mailako gurasoentzako orientazio-bilera egingo da.
Bertan, ikastetxean burutzen ari diren orientazio-programaren berri emango da, eta Batxilergoa bukatu ondoren ikasleek dituzten aukerak azalduko dira. Horretaz gain, gurasoek dituzten zalantzak argitzeko tarte bat ere hartuko da.