ZUHAITZ EGUNA EKOETXEAK ANTOLATUTA
Otsailaren 20an, 10:30etatik 12:30etara, Ekoetxeak zuhaitz eguna antolatu du.
Herritarrak eta, bereziki, haur eta gazteak zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egiteko eta haien zaintza eta babesean euren parte hartzea sustatzeko antolatu dute.
Ekimenean parte hartu nahi duenak Ekoetxeara gerturatu dadila.
ZERO ZABOR HOZKAILUA GIPUZKOAKO HITZAN
Badira hilabete batzuk Iraurgi Zero Zabor Hozkailua martxan jarri genuela eta, gaur, Gipuzkoako Hitzn bildu dituzte proiketuaren nondik norakoak.
Albiste osoa irakurtzeko:https://labur.eus/p7vCq
ELKAR-EKIN TALDEAK BIDERATUTA, ERREFUXIATUENTZAKO ARROPA BILKETA
Elkar-ekin taldea errefuxiatuentzako premiazko arropa bilketa egiten ari da egun hauetan. Beharraren dimentsioa ikusirik, parte hartzeko aukera zabaldu nahi dugu gure ikastetxeko familietara. Ahalik eta arropa gehien bildu nahi dugu, nagusiki gizon helduentzako txamarrak, jertseak, prakak, oinetakoak, galtzerdiak...
Bi eraikinetako harreran jasoko da materiala eta otsailaren 18a izango da azken eguna.