LASTER INAUGURAZIOKO BIZIPENAK IRUDIETAN
- Xehetasunak
- Argitaratua: 22 Urria 2018
Ostiralean ospatu genuen inaugurazio ekitaldiko argazkiak eta bideoa berehala izango dira ikusgai web orrian.
ROBERTO AGUADOREN HITZALDIA
- Xehetasunak
- Argitaratua: 17 Urria 2018
Urriaren 19an, 17:30ean Roberto Aguadoren hitzaldia dago ikastetxeko HH-LH eraikineko aretoan.
Roberto Aguado, Psikologia Klinikoan espezialista, Unibertsitate irakaslea, idazlea, ikertzaile ospetsua eta "EMOZIOETAN" aditua da. Beraz, aukera ezin hobea izango dugu, XXI. Menderako nahi dugun hezkuntza ulertu ahal izateko.
SAHARATIK BERRI ONAK
- Xehetasunak
- Argitaratua: 11 Urria 2018
Gizarte Ekimeneko ikastetxea izanik, herriko eragile desberdinekin parte hartzen dugu, baldin eta ekimen hauen helburua gizarte justuago eta solidarioago bat bultzatzea bada. Hala nola, KHAMAR SAHARAREN aldeko taldearekin.
Aurrena eraman dugu azken ekintzetariko baten fruituak ikusteak, pozez bete gaitu; Sahara iritsi dira gure ikastetxeko ikas-mahaiak.