BATXILERGOKO GURASOENTZAT ORIENTAZIO-BILERAK
Otsailak 21an, 18:00etan, Etxe Alaiko eraikinean, Batxilergoko 2. mailako gurasoentzako orientazio-bilera egingo da.
Bertan, ikastetxean burutzen ari diren orientazio-programaren berri emango da, eta Batxilergoa bukatu ondoren ikasleek dituzten aukerak azalduko dira. Horretaz gain, gurasoek dituzten zalantzak argitzeko tarte bat ere hartuko da.
ZUHAITZ EGUNA EKOETXEAK ANTOLATUTA
Otsailaren 20an, 10:30etatik 12:30etara, Ekoetxeak zuhaitz eguna antolatu du.
Herritarrak eta, bereziki, haur eta gazteak zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egiteko eta haien zaintza eta babesean euren parte hartzea sustatzeko antolatu dute.
Ekimenean parte hartu nahi duenak Ekoetxeara gerturatu dadila.
ZERO ZABOR HOZKAILUA GIPUZKOAKO HITZAN
Badira hilabete batzuk Iraurgi Zero Zabor Hozkailua martxan jarri genuela eta, gaur, Gipuzkoako Hitzn bildu dituzte proiketuaren nondik norakoak.
Albiste osoa irakurtzeko:https://labur.eus/p7vCq