AKUARIUMEKO ARDURADUNAK ESKOLAN
Egun hauetan Akuariumeko arduradunak gure artean izan dira. Lehen hezkuntzako ikasleek gustura jaso dituzte marrazo eta biomimetikari buruzko azalpenak.
PUNTOA
Ikastetxeko 5. mailako ikasleak, teknologia bizi-bizi dagoen garai honetan, plastikako orduetan, usadio zaharrei eutsiz, puntoa egiten ikasten ari dira. Horretarako, hezkuntza komunitatearen partaidetza indartuz, ikastetxeko ikasle baten amama den “Roxaitok” bere laguntza eskaini du. Berak, urte asko daramatza puntoa egiten beraz, guretzako plazer handia da berarekin lanean aritzea. Eskerrik asko Roxaito!
TRIKI GIROREN HASIERA
Iraurgi ikastetxeko ikasleek Triki Giro jaialdian izan ziren. Azpeitiko plazan elkartu ziren jaialdiari hasiera emateko eta jarraian Alde Zaharrean kalejira bati ekiteko. Ondoren afaria izan zuten eta bukatzeko, erromeria egin zuten ikusteko zer nolako gauzak sortu daitezkeen beraiek sortzen dutenarekin.
Oso ondo pasa zuten eta esperientzia bikaina izan zen.