IGERIKETA IKASTAROA
Irailaren 19an, 2. mailako ikasleak igeriketa ikastaroa egiten hasi ziren. Igerilekuan oso gustora dabiltza eta asko ikasten ari dira. 2. mailakoek Urriaren 11n bukatuko dute eta 13an 1. mailakoak hasiko dira. Hauek ere primeran ibiliko dira!!
GASTRONOMIA BASKA, ORDEZKAPENETARAKO LAN POLTSA
Gastronomia Baskak, ikastetxeko jangela kudeatzen duen enpresak, lan poltsa bat osatzea nahi du ikasturtean zehar egon daitezkeen ordezkapenak egiteko.
Interesa duenak, bidali dezala kurrikuluma helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
AIKUR ERLE ETXERA IRTEERA
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, udazkeneko lehenengo irteera burutu dute, Urretxuko Aikur Erle etxera. Bertan inguruneaz gozatzeaz gain, tailerretan argizari beroarekin argizarizko kandela egiten ikasi dute eta eztia pote txiki batean sartu eta etxera ekarri dute oroigarri moduan.
(Argazkiak albiste barruan)