EBIZIIREN AURKEZPENA GAZTELERAZ
Dakizuen bezala, joan den urriaren 6an EBIZII PROIEKTUAREN aurkezpena egin genuen Soreasu antzokian.
Ekitaldi hura euskara hutsean izan zen, eta, orduan iragarri bezala, hemen daukazue EBIZII proiektuaren gaztelerazko aurkezpenaren data:
AZAROAK 2, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, LHko eraikineko aretoan
TEKNOLOGIA ETA DIGITALIZAZIOA IKASGAIAN HOLOGRAMAK LANDU DITUZTE
Inoiz ikusi duzu Holograma bat, ilusio optikoarekin lortzen den hiru dimentsiotako irudia? DBH 2ko ikasleek beraien lan ederrarekin erakutsi diete txikitxoei zer den. Txundituta geratu dira! Ikusita gehiago ikasten denez, etorri ikustera erakusteta irekita dago.
ZATOZ EBIZII PROIEKTUAREN AURKEZPEN EKITALDIRA!
Datorren urriaren 6an, Iraurgi ikastetxeak Ebizii (ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ikaskuntza) eredu pedagokiko berria aurkeztuko du Soreasu antzokian, arratsaldeko 18:30ean, eta nahi duen orok bertaratu ahal izango du.