AIKUR ERLE ETXERA IRTEERA
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, udazkeneko lehenengo irteera burutu dute, Urretxuko Aikur Erle etxera. Bertan inguruneaz gozatzeaz gain, tailerretan argizari beroarekin argizarizko kandela egiten ikasi dute eta eztia pote txiki batean sartu eta etxera ekarri dute oroigarri moduan.
(Argazkiak albiste barruan)
GURASO BILERAK
2016/17 ikasturte hasierako guraso bilerak hurrengo astean izango dira, ona hemen zehaztazunak:
- HAUR HEZKUNTZA: bilerak 18:30etan izango dira.
- 3 URTE, Irailaren 26, astelehena.
- 4 URTE, Irailaren 27, asteartea.
- 5 URTE, Irailaren 28, asteazkena.
- LEHEN HEZKUNTZA: bilerak 17:15ean izango dira.
- 1. eta 2. maila, Irailaren 29, osteguna. (HH eraikinean)
- 3. eta 4. maila, Irailaren 26, astelehena. (moduluetan)
- 5. eta 6. maila, Irailaren 27, asteartea. (Etxe Alaiko eraikinean)
- DBH eta DBHO: bilerak 18:30etan izango dira.
- DBH 1. eta 2. maila, Irailaren 29, osteguna.
- DBH 3. eta 4. maila, Irailaren 26, astelehena.
- DBHO 1. eta 2. maila, Irailaren 27, asteartea.
IKASTETXEKO ERAIKIN DESBERDINAK BISITATZEN
Haur Hezkuntza 4 eta 5 urtekoak goiza igaro dute ikastetxeko eraikin desberdinak bisitatuz, elkarbizitzako saio bereziak eginez urteko leloa landuaz: ILUSIOZ ETORKIZUNA ERAIKIZ!
(Argazkiak albiste barruan)