ZERO ZABOR HOZKAILUA AZPEITIARRENTZAT
Iraurgin, gizartea eraldatzeko etengabeko lanarekin jarraituz, oraingo honetan Zero Zabor Hozkailua proiektua jarri dugu martxan, ikastetxean zerbitzatu ez diren menuak azpeitiarren eskura jarriz. Muinean proiektuak hiru helburu nagusi ditu; elikagaien xahuketa saihestea, hondakinak gutxitzea eta janaria herritarren eskura doan jartzea.
EGONALDIA KILLARNEYN
DBHko eta DBHOko ikasleen ingeles maila hobetzeko asmoz, Iraurgik, Elikel Fundazioa osatzen dugun beste hiru ikastetxeekin batera, pandemiak atzera utzitako udarako atzerriko egonaldiak berreskuratuko ditugu.
Egonaldia Killarneyn (Irlandan) izango da eta hiru asteko iraupena izango du.
Informazio gehiago jasotzeko interesa duen edonor etor daiteke azaroaren 8an, arratsaldeko 18:00etan Iraurgi – Etxe Alain egingo den bilerara.
EUROPAKO RESOURCE PROIEKTUAN PARTE HARTZEN ARI DIREN ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIAK IKASTETXEAN
Europan Efficiente Rosources proiektuaren barne, Italia, Alemania, Hungria eta Israelgo, Garapen Agentziako ordezkariak gure artean izan ditugu.