ENERGIAREN AHOTSA EKIMENAREKIN BAT
EURONET 50/50 proiektuaren barruan, ENERGIAREN AHOTSA ekimenarekin bat!
Ikastetxean energia aurrezteko helburuarekin, ikasleek, egunero, eskolako gela guztietan tenperatura neurtzen dute. Aurten dugun egoerarekin, nahiz eta datuak guztiz fidagarriak ez izan, saiatuko gara ahalik eta objektiboenak izaten datuak analizatzeko garaian eta horrela eskolako kontsumoak, bai argiarena, bai gasolinarena, murrizteko neurriak gauzatu eta ekintza plan batean txertatzeko.
LANDABERRI SAIOAN GURE IKASLEAK
Urtarrilaren 30ean, Euskadi Irratiko Ladaberri saioan, Jonek eta Mikelek (4. mailako gelakide guztien izenean), sansebastian bezperan opari jaso zituzten pikondo eta mingranaren landaketaren inguruko zalantzak Jakoba Errekondori luzatu zizkieten.
Irratsaioa osoa entzungai duzue ondorengo loturan. ENTZUN SAIOA (39. minutuan da ikastetxeko zatia)
DANBORRADAKO ARGAZKIAK IKUSGAI
Ikastetxean ospatu zen danborradako argazkiak ikusgai dituzue argazki bildumaren barruan.