GABON OTARRAKO ZENBAKI SARITUA
Urtero Gabon Jaialdian zozketatzen genuen otarraren harrera beroa ikusita, usadioari eustea pentsatu genuen eta aurten ikastetxean bertan eraman da aurrera ekintza hau.
Bildutako dirua Errregetan iritsiko da gugandik urrun dagoen lurralde batera. Bertan, ilusioa, itxaropena, irribarre eta zoriona falta ez dadin.
ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUA 9718 DA.
EZ NEGAR EGIN GU ELKARREKIN
Iraurgin ez dugu zalantzarik izan eta koronabirusa ardatz duen EITB Maratoian parte hartu dugu. Gure esentziaren parte baita gizartearen ondoan egotea eta nola ez eskutik joatea.
Oraingoan, bertsoz uztartu dira ikasleen sormena eta emozioak.
Gustoko izango duzuelakoan, bihotz bihotzez guztiontzat!
2020-21 IKASTURTEKO BEKAK
2020-21 ikasturteko bekak eskatzeko epea ireki dela jakinarazten dizuegu.
Ikasturte honetan eskaerak online egin beharko dira eta horretarako eman beharreko jarraibide guztiak Inikatik jaso dituzue.
Gogoratu beka online egiteko azken eguna azaroaren 9a dela eta arrazoi desberdinengatik ikastetxera bertaratu behar izan ezkero arazoaren 4a azken eguna.
Mesedez bertaratu aurretik deitu ikastetxera (943 81 02 10) idazkariarekin ordu bat zehazteko.