ERREGEAK ERE, IRITSI DIRA IRAURGIRA ETA A ZE POZA..

Dakizuen bezala, gu oporretan egon arren, gure txikitxoenak haur eskolara joaten ari dira. Gaur goizean ordea, a ze sorpresa, Haur Eskolako lankideak ikastetxera iritsi direnean….. HIRU ERREGE MAGOEN idatzi hau aurkitu dute:

Iraurgi Ikastetxeko kide maiteok;

Gure belarrietara iritsi da, Mozambikeko Pemba herriko umezurtzei laguntzeko Jerusalema proiektuan murgilduta zaudetela. Haur hauek bizi baldintza duinak eta oinarrizko baliabideak izan ditzaten, ilusioz beterik  lanean hasi zarete Iraurgitik. Gizarteari ekarpena egiteko modu bikaina aukeratu duzue, haurrentzako haurrekin aurrera eginez beti.

Badakigu ere, Gabon otarraren zozketan bildutako 1.300€-ak Afrikara bidaiatuko dutela, Iraurgiko komunitatearen opari gisa. Horretarako, proiektu honetan bidelagun izango duzuen Mony Aguilar bisitaren zain egon beharko duzue, eman-hartu, hartu-eman, harremanak sendotzeko bertatik-bertarako bezalakorik ez dagoelako. Mony Aguilarren lana izango da, zuen opari zoragarri hau Mozambikera eramatea; guk gidatuko dugu bere bidean!

Agurtu aurretik, mila esker, ikasle, irakasle, langile eta familia guztioi zuen parte-hartze eta laguntzagatik, zuei esker hemendik urrun dauden hainbat eta hainbat ume ZORIONTSU egiteagatik!

2020. urtean hasi duzuen proiektu eder honen jarraipena egingo dugu Ekialdetik eta datorren urtean ere izango dugu elkarren berri. OSASUNA GUZTIONTZAT!

Meltxor, Gaspar eta Baltasar