NEREA MENDIZABALEN HITZALDIA BASAZABALEN

Ikasturte honetan, ESKUTIK familia topaketak programa berria jarriko dugu martxan, haur, familia eta hezitzaileak elkartuko dituen gune bat sortzeko asmoarekin. 

0 eta 3 urte bitarteko haur eta familie zuzenduta dago, eta interesa duten guztientzat irekia da. Besteak beste, ekintza eta gai hauek landuko ditugu topaketa hauetan: haur masajea, musika saioak, material naturalekin esperimentazio saioak, psikomotrizitatea saioak eta abar. Ekintza hauetaz gain, hainbat gairen inguruko solasaldiak eta hausnarketak (elikadura momentuak nola zaindu, haurraren garapen psikomotorea esaterako) ere egingo ditugu ikastetxeko hezitzaile eta kanpo profesionalen parte-hartzeaz.

Programari hasiera emateko, irailaren 23an Nerea Mendizabalek OINARRI SENDOAK HAURTZAROAN. Nola zaindu haurraren ongizatea bere heziketa prozesuan? Eskolaratzean, etxean edota bere egunerokoan hitzaldia eskainiko du Basazabal jauregian arratsaldeko 18:30ean. Interesa duen edozein herritar bertaratu ahal izango da baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da 943 81 02 10 deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara