
EUSKARAREN EGUNA
- Xehetasunak
- Argitaratua: 03 Abendua 2021

Ikastetxean hizkuntza asko elkartzen dira: gertukoak, urrunekoak, hiztun gehiagokoak, gutxiagokoak...
Baina bat bakarrak batzen gaitu Iraurgi osatzen dugun guztiok: euskarak!
Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu gure hizkuntzari merezi duen aitortza eginez, eta indarrak berritu ditugu bihartik aurrera ere euskaraz jarraitzeko!