DANBOR HOTSAK KALEAN ETA IKASTETXEAN

Aurten beste behin Sansebastianak ospatuko ez diren arren, Iraurgiko LH 4. mailako ikasleek azpeitiarron bihotzak alaitu nahi izan dituzte. Kalera irten dira danborrak astintzera eta Goienetxe eta Parroki atarian geldialdia egin dute sansebastianetako abestiak eskaintzeko.

Arratsaldean ikastetxean jotzeko txanda iritsi da. Argazkiak ikusgai dituzue, egin klik ondorengo irudian:

 

Danborrada 2022-01-19

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara