
HAUR MASAJE IKASTAROA
- Xehetasunak
- Argitaratua: 18 Urtarrila 2016

Datozen asteetarako antolatu dugun haur-masaje ikastaroaren berri eman nahi genizuen. Masajeak dituen onurez gain, gure seme-alaben heziketan garrantzitsuak diren beste hainbat gairen inguruko solasaldiez gozatzeko aukera ere izango da saio hauetan: haurren garapen psikomotorea, haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantzia, esfinterren kontrola, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa etab.
Saioak astelehen arratsaldetan izango dira Haur Eskolan, 17:15ean hasi eta ordu bat eta erdiko iraupenarekin gutxi gorabehera.
NOIZ: urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean.
NORI ZUZENDUA: 1 eta 6 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendua izango da
Talde mugatuak izango direnez, interesa izanez gero, jarraian azaltzen diren datuak bete eta Idazkaritzara urtarrilaren 22a baino lehen ematea eskertuko genizueke.