
AZPEITIA (1310-1311) HAITZ BEHETIK
- Xehetasunak
- Argitaratua: 27 Urtarrila 2016

AZPEITIA (1310-1311) HAITZ BEHETIK (HAITZ IZENEKO LEKUA, AZKOITIAN, SAN JUAN ZAHAR BASERRITIK BEHERA)
2. mailakoek HERRIA PROIEKTUA egin dutu abendutik urtarrilera.
Azpeitia nolakoa da gaur egun? Non bizi gara, ze kaletan? Non daude autobus geltokiak? Eta udaletxea? Ze ikur erabiltzen dira planoetan informazioa aurkitzeko? Hau izan da herria proiektuan landutakoa.
Ez pentsa Erdi Arotik hasi garenik! Edo gaur egunetik!
Nola ahaztu geure arbasoak! Nola ahaztu kobazulo eta inguruko leizetan bizi izan zirenak! Horiek 1. mailan landu genituen. Nola bizi ziren, non, ze jaten zuten, ze animalia zegoen garai bakoitzean, sua noiz asmatu zuten... Homoooooo zer?????
Aurten berriz, abenduan, gure herria harresi barruan eraiki zutela ikasi dugu. Noiz eta zergatik. Nola banatuta zeuden etxeak, ze kale nagusi zeuden, zergatik hasi ziren harrizko etxeak egiten eta abar.
Bukatzeko, Erdi Aroan eta gaur egun gure herria nola dagoen alderatu dugu. Horretarako, idatzizko lanak egin ditugu. Ondoren herrian zehar paseotxoa eginez eraikin garrantzitsuak aztertu eta bixitatu ditugu. Altxor handiak ditugu gure herrian!