BAKEAREN OSPAKIZUNA

Betharrameko patioan, Bakearen kanpainari amaiera emateko elkartu ginen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle, irakasle eta gurasoak.

Azken bi asteotan, errefuxiatuen gaia landu dugu, Bébéren istorioa gertutik ezagutuz. Bere sentimenduekin bat eginik, Errefuxiatuen krisia konpondu nahian, Dekalogo bat egokitu eta irakurri dugu bertan.

Gaurtik aurrera Europako mapa erraldoia ikusgai izango duzue ikastetxeko patiotik. Denon partaidetzarekin Europako mugak askatu eta estatuen harremanak sendotzeko bideak jorratuko ditugu. Mundua denon altxorra da eta bizitza duina denon eskubidea.

     

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara