ERAIKIN BERRIKO LEHEN URRATSAK

Iraurgi ikastetxeak lortu du Betharram eraikina berritzeko akordioa.

Hau lortzeko urte luzeetan jende askok egindako lanak bere fruitua eman du!!      Zorionak guztioi!!

Datozen hilabeteetan guztion (guraso, ikasle, irakasle, guraso-elkartea, langileak …) parte hartzea beharrezkoa da amets hau egi bihurtzeko.

Denok elkarlanean lortuko dugu.

ESKERRIK ASKO!!

 

 Martxoak 1eko Udal Plenoan, Betharrameko eraikinaren inguruan, aho batez, honako puntuak onartu ziren:

   1.- Eraikinaren kontzesioaren hitzarmena 20 urterako (40raino luzatzeko aukerarekin).

   2.- Eraikina guztiz berritzea, HE, HH eta LH bertan kokatzeko.

   3.- Udalak berritze honen kostuaren %25a bere gain hartuko du eta gainerakoa Gotzaindegiak.