KIROL BERRI BAT LANTZEN, JUDOA

DBH 1 eta 3-ko ikasleak kirol berri bat lantzen hasi dira soinketako orduetan, judoa.

Dagoenekoz hasi dira praktikatzen, eta ebaluaketa osoan landuko dute.

Zergatik judoa gure haurrentzako?


Unescoren hitzen arabera 4-18 urte bitarteko haur eta gazteentzat kirolik gomendagarrienetako bat  delako judoa.

  • Heziketa integral bat bermatzen digulako, alderdi intelektual, emozional eta fisikoa era berean lantzen dituelako.
  • Alderdi sozializatzaile zabal bat duen kirol hezitzailea delako, kideekiko errespetutik hasi eta autokontrola, disziplina, norbanakoarengan konfiantza, esfortzu eta etengabeko gainditzea lortzea suposatzen duelako. Guztiz kontrolaturiko espazio egoki batetan (tatamian) haurrek elkarrekintzan aritzeko toki eta giro egoki bat aurkitzen dutelako.
  • Haurrei talde lanean ibili, konponbideak bilatu, erabakiak hartu eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna lortzen laguntzen dielako.
  • Autokontrol, hiperaktibitate eta portaera arazoak dituzten haurrei beraien nortasuna baretu eta energia bideratzen laguntzen dielako.
  • Haurrei judoak norberarekiko segurtasun, konfiantza eta autoestimua handitzen eta beraien nortasuna sendotzen duelako (oso egokia haur lotsati eta barnerakoientzat).
  • Egoera fisiko osasungarria lortzen laguntzen duelako. Oinarrizko ezaugarri fisikoak garatzen dituelako. Gaixotasun baskular eta endekatzaileak murrizten laguntzen duelako.
  • Psikomotrizitatearen garatzea hobetzen duelako.
  • Asma duten haurren sozializazio, autoestimu eta norberarekiko segurtasunean eragiten duelako, gaixotasun kronikoa dutenaren sentsazioa gutxitzen du eta honela beraien antsietate maila murriztuz eta haur hauen epe luzerako pronostikoa hobetzen duelako (Kriegel doktorea, Magdeburgo-ko unibertsitatea).
  • Afektibitatearen adierazpena hobetzen duelako.
  • Haur guztiak ez direlako berdinak eta gainera ez direlako etapa berdinean aurkitzen judoak norbanakoaren garapen eta izaera kontutan izanik hezten du.

Guzti honegatik ikastetxeak apustu handia egin du kirol honen alde eta ikasleek judoaren onurez gozatzeko aukera izango dute.

Aupa Judokak!!

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara