
ORIENTAZIO SAIOA DBH 4. MAILAKOEN GURASOENTZAT
- Xehetasunak
- Argitaratua: 16 Apirila 2016

Ikasturtea aurrera doa eta zuen seme-alabek laster bukatuko dute kurtsoa. 4.DBHn egonik, etapa bat itxi eta berri baten aurrean aurkituko zarete berehala, eta nola ez, aukera berriak egin beharrean Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren artean.
Hori dela eta, zuen seme-alabekin burutzen ari garen orientazio programaren barruan kokatuko genukeen orientazio saio batetara dei egiten dizuegu. Guztiontzat interesgarria eta komenigarria izango delakoan gaude.
Bilera hori datorren astelehenean izango da, apirilak 18, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko aretoan.
Eskerrik asko zuen arretagatik.