TXIKIAK BAINA HERRITAR ESANGURATSUAK
- Xehetasunak
- Argitaratua: 22 Azaroa 2016
Iraurgi Ikastetxean haurren interesetatik sortutako lan-proiektuak garatzen ditugu eta ihaz guretzat oso esanguratsua izan zen "Nor gara gu, zer gara gu? AZPEITIARRAK" proiektua aurrera eramatean udaletxeko "Azpeitia bizirik" egitasmoarekin bat egin genuen. Herriko haur parkeak behatu eta udaletxera hobekuntza proposamenak luzatuz.
Ikasturte honetan, herrira egindako irteera batean gure proposamenen erantzuna ikusi dugu, hala nola, Frontoi txikiko komunetako kartela jarri eta hainbat jolas konpondu dituzte.
Hau ikusirik, pozez zoratzen udaletxera gutun bat idatzi dugu eskertuz eta proiektuari amaiera bikaina emanez.