2017-18 MATRIKULAZIOA

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea irekitzear dago. Hori dela eta, matrikulazio garairako antolatu ditugun ate irekien berri eta matrikula egiteko lagungarri izango zaizuen informazioa jakin arazi nahi dizuegu.

ATE IREKIAK: URTARRILAREN 28an, LARUNBATA, 10:30ean

ADIMEN ANITZETAN oinarritutako gure hezkuntza eskaintza aurkeztuko dizuegu. Ez gara azalpen teorikoetan bakarrik geldituko, hiru tailer praktiko ere antolatu ditugu zuen seme-alabarekin batera esperimentatuz, Iraurgin nola irakatsi eta ikasten den ezagutzeko.

Ezin baduzue gure artean egon, edota informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo bi telefono zenbaki hauetara deituz 943 81 02 10 (Egoitza Nagusia) edo 943 81 63 80 (Haur Hezkuntza). Atsegin handiz jarriko dugu beste hitzordu bat, behar dituzuen azalpenak eman eta ikastetxea ezagutzeko.

MATRIKULAZIOA: URTARRILAREN 30etik OTSAILAREN 10era

Matrikula egiteko hiru aukera dituzue:

  • Ikastetxeko idazkaritzan: gerturatu eta jarraitu beharreko pauso guztien berri emango zaizue.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora matrikulazioko dokumentazioa bidaliz (behean daude zehaztuta aurkeztu beharreko agiriak eta eskabide orria)
  • On-line, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.

Edozein zalantza duzuela 943 81 02 10 (Egoitza Nagusia) edo 943 81 63 80 (Haur Hezkuntza) telefonora deitu eta idazkaritzarekin harremanetan jarri.

        MATRIKULAZIORAKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Haurraren eta bere gurasoen edo legezko tutorearen familia liburuaren fotokopia.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANaren fotokopia (AIT atzerritarrak izanez gero).
  • Familia helbidearen erroldagiria Udalak egina.
  • Familia ugarien kasuan agiriaren fotokopia.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara