KAFE TERTULIAK

 Aurreko ikasturtean utzi genuen dinamikari eutsi diogu berriro ere eta hasi ditugu aurtengo “Kafe tertuliak” ikastetxean. Bertan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen zikloko gurasoek hartzen dute parte.

Jada bi saio izan ditugu eta bertan gai ezberdinak landu ditugu. Azkena adibidez, Gabonetako oparien gaiaren ingurukoa izan zen, jai hauek ospatu behar genituela kontuan izanik.

Hilabetean behin elkartzen gara arratsaldeko 15.30tan haur hezkuntzako egoitzan eta hurrengo saioa urtarrilaren 30ean izango dugu.

Bi gai jorratuko ditugu bertan nagusiki: haurtzaroaren garapena etapa desberdinetan eta komunikazio ez bortitza.

Guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Animatu!!!

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara