HITZALDIA: HAURRAK ETA HELDUAK BERDINAK GARA?

Osasuna fisioterapeuten ikuspuntutik inguruko hitzaldia antolatu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Haurrak eta helduak berdinak gara?

Miren Aranburu, Jone Larrañaga eta Maitane Turrillas, BIZI fisioterapia zentroko fisioterapeuten eskutik gaiari buruzko informazioa jasoko dugu, eta aldi berean bizipenak partekatu eta kezkak argitzeko aukera izango dugu.

Otsailaren 6an, 18:30ean, Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan elkartuko gara. Aprobetxa ezazu aukera, denok gonbidatuta zaudete!!!

 

 

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara