AGENDA 21

Iraurgi Ikastetxea, Azkoitiko eta Azpeitiko beste ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen ari da.
Ikasleek badituzte euren herriari eta garapen jasangarriari buruzko gauzak esateko eta ekarpenak egiteko. Arrazoi honengatik bultzatu dugu Eskolako Agenda 21, ikasleek euren ikastetxearen eta herriaren ingurumen-kalitatean eragina duten arazoetan parte har dezaten eta konpromisoak bultza ditzaten.

2017-2018 ikasturtean Klima aldaketa eta Osasunaren arteko loturak landuko ditugu, ikasleen parte hartzea handituz.

Helburuak:

  • Klima Aldaketak osasunean eragin ditzakeen ondorio batzuk ezagutzea: bero eta hotz boladak, gaixotasun batzuk areagotzea, izurriteak, uholdeak, airearen kalitate txartzea, elikagai segurtasun eza, ur arazoak, pobrezia, gatazkak, antsietate, estresa…
  • Klima Aldaketa murrizteko neurriak osasunerako mesedegarriak direla ikertu eta hausnartzea: oinez eta bizikletaz mugitu, garraio publikoa erabili, animalia-jatorriko proteina gutxiko dietara aldatu, energia berriztagarriak ahalik eta gehien sustatu, energiaren kontsumoa murriztu, berdeguneak sortu...
  • Ikasleen parte hartzea handitzea Klima Aldaketa eta Osasunaren diagnostiko eta ekintza planean
  • Ikastetxeak Klima Aldaketa murrizteko eta Osasuna hobetzeko ekintzak bultzatzea
  • Klima Aldaketa murrizteko eta Osasuna hobetzeko ekintzak familiek ere bultzatzea

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10 - Fax: 943 15 15 52

Harpidetu ikastetxeko albisteetara