Elkartasun Proiektua: BANGLADESH-EKO PROIEKTU BERRIA

Iraurgi Ikastetxeak solidaritate proiektu berri bat jarri du martxan 2013-2014 ikasturtean. Bangladesh-eko Mymensingh probintzian, Utrail izeneko herrian, “Kandida Donearen barnetegia” ren mantenuan parte hartuko dugu.

Barnetegi honetan, Utrail inguruko 25 herrixketatik eskolara joan ahal izateko datozen 80 neska biltzen dira. Xabierko Frantziskotarrek herrian bertan duten ikastetxean ikasten dute eta janariaz gain lo egiteko aukera eskaintzen zaie barnetegian. Beraien etxetik egunero etortzeko ordu askotako ibilbidea dute eta euri garaian ezinezkoa da ibaiak zeharkatzea.

Lurralde honetan tribu ezberdinetako jendea bizi da eta populazioaren gehiengoa Garo tribukoa da, benetan jende txiroa eta bizi-baldintza gogorrak dituena. %80a nekazaritzatik bizi da eta seme-alabak txikitatik lanean hasten dira familiaren biziraupenerako, soldata baxuekin eta lan baldintza gogorretan.

Jesusen Alaben kongregazioa, 2006an iritsi zen Bangladesheko Ipar-ekialdera, Indiarekin mugatzen duen lurraldera. Utrailgo barnetegia 2011-2012 ikasturtean jarri zuten martxan. Urteko aurrekontua 25.000 dolarrekoa da eta barnetegiko neska bakoitzaren hilabeteko mantenua 25 dolar kostatzen da. Gure ikastetxean bizpahiru urtetan proiektu honi bultzada eman nahi diogu bi helburu nagusirekin:

• Gure ikasleengan solidaritatearen indarra sustatzea

• Utrailgo barnetegiko neskatilengan egunero irribarre bat ahalbidetzea.

Guzti hau ezinezkoa litzateke Iraurgi Ikastetxeko hezkuntza komunitate osoaren laguntzarik gabe. Ikasleek erakusketa honetan jarri duten ilusio berarekin jarraituko dugu lanean, proiektu berri honi jarraipena emanez.

Jarri gurekin kontaktuan

Iraurgi Ikastetxea, Etxe Alai, 18 · 20730 · Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Tfnoa: 943 81 02 10

Harpidetu ikastetxeko albisteetara