BOLUNTARIOTZA
BOLUNTARIOTZA SOSTENGATZEN DUTEN BALOREAK

Solidaritatea

Parte-hartzea

Erakundeak-elkarteak

Doakotasuna
Doakotasuna, ekintza boluntarioaren oinarria da. Boluntarioek, definizioz, oinarriz, ez dute interesen arabera jarduten. Boluntarioek ez dute beraientzat irabazi ekonomiko edo materialik bilatzen; aldiz, gizartearen onura lortzen lagundu nahi dute, denon ongian oinarrituriko helburuak lortzeko.
Azken batean, proiektu honekin lortu nahi dena zera da: ikasleek gure ingurune hurbilean ditugun errealitate desberdinak ezagutzea eta euren denbora tarte bat gizartearen aldeko zerbitzu bat eskaintzera bideratzea da, horrek, euren bizitzarako ikaskuntza garrantzitsu bat suposatuko duela uste dugulako.
BOLUNTARIOTZARAKO AUKERAK
- Ikasleei, euren zerbitzuak eskaintzeko aukera desberdinak eskaintzen zaizkie.Jarraian aipatzen diren alderdietan lan egin ohi dute ikasturtean zehar:
- San Martingo Egoitzan
- Loiolako Santutegian
- Iraurgi ikastetxean
- Atzegin
- Beste aukera batzuk (Karitas, DYA, Gurutze Gorria…).
BOLUNTARIOTZAREN EMAITZAK
Astean ordu bat edo ordu eta erdian jarduten dute lanean boluntarioek, eta bai ikasleen esanetan, eta baita erakunde bakoitzaren esanetan ere, oso positiboa da esperientzia. Badaude ikasle batzuk, euren laguntza eskaintzen jarraituko dutela baieztatzen dutenak, eta hori entzuteak ikaragarri pozten gaitu!!!
Gure ikasleak gizartearekiko konprometituak izatea nahi dugu, eta ekintza hauen bitartez, gaur egun gure gizartean behar dugun elkarlana sustatzeko oso proiektu baikorra dela uste dugu.






