Skip to main content
logo

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

¿Quienes somos?

Somos PUEBLO, LIBERTAD, TRANSFORMACIÓN, CONFIANZA, COMPROMISO, CUIDADO

Etengabe aldatzen ari den herriari eta munduari ikusmin handiz begiratzen dion hezkuntza komunitatea gara. Sinetsita gaude aldaketa horien atzean lehen, orain eta gero berdin jarraituko duten oinarrizko kontu garrantzitsu asko daudela, eta horiei erreparatzen die batez ere, Iraurgi ikastetxeak.

Jatorria edo maila soziala edozein dela ere, gizabanako orok amesten du besteek dituzten aukera berdinak izatea, norbere ahotsa errespetuz entzungo duen plaza bat, beharrean dagoenean eskua luzatuko dion komunitate bat, eta beldurrak, ametsak, ilusioak eta iritziak lasai eta konfiantzaz adierazteko ingurua.

Horiek guztiak bermatzea du helburu Iraurgi ikastetxearen proiektu pedagogikoak eta horretarako propio lantzen ditugu hainbat puntu:

  •       Ebizii: Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako ikaskuntza.
  •       Ikasle zein familiei konfiantzazko espazioa eskaintzen diegu askatasunez adieraz dezaten barruan dutena.
  •       Aurrera egingo badugu, denok iritsi behar dugu helmugara, horregatik hartu dugu konpromisoa unean-unean egoera zaurgarrienean dauden lagunei laguntzeko, guztiok izango baikara zaurgarri egunen batean.
  •       Pertsonak, herriak eta gizartea onerako aldatu nahi ditugu.
  •       Pertsonak, herria eta mundua zaintzen ditugu.

colegio iraurgi

© Iraurgi Ikastetxea

Aviso legal | Sitemap

Redes Sociales